top of page

URGATZ


Urgatz talde Bermeotarra 2011. urtean sortzen da Xabi Ojinaga (ahotsa), Unai Arostegi (gitarra), Asier Allika (gitarra), Unai Renteria (baxua) eta Asier Renteria (bateria) partaidetzat dituelarik.
Denpora laburrean taulagainera igotzeko bezain beste abesti batu ondoren, hiruzpalau kontzerturi esker eman zituen lehen pausuak talde Bermetorrak Busturialdean. Herriko plaza, gaztetxe zein itsasertzean emandako kontzertu hauek motibatuta, beraien lehen proiektuan lanean hasiko dira.
2012ko Abenduan, “Lur Hartzean” Urgatzen lehen diskoa kaleratzen da. Boskoteak sortu, ekoiztu eta grabaturiko lan bat da, Javier Bilbaok bere etxeko estudioan masterizatua. ”Ihes” da beraien lehen single eta bideokliparen izena. Denetara zortzi abesti propioz osatutako lana da, eta beraien artean taldearen hitzez gain, Kirmen Uriberen hitzak aurkitu daitezke.

Momentuz, beraien lehenengo diskoaren presentazio eta bira prestatzen ari diren bitartean, gogotsu jarraitzen dute lokalean abesti berriak sortzen.

 

bottom of page